Amerika Kopa
Antolatzailea | CONMEBOL |
---|---|
1916 | |
Eremua | Hego Amerika |
Parte hartzaileak | 32 (sailkapen fasean 209) |
Garaipen gehien | Uruguai (15) Argentina (15) |
2021eko txapelduna | Argentina |
Amerika Kopa (Copa América gaztelaniaz eta portugesez) Hego Amerikan eta selekzio nazionalen artean burututako futbol txapelketa nagusia da, CONMEBOLek antolatzen duena.
Amerika Kopa selekzio mailako hiru futbol txapelketarik garrantzitsuenetako bat da Munduko Futbol Txapelketa eta Europako Futbol Txapelketarekin batera. 2007ko Amerika Koparako 530 milioi pertsonako audientzia estimatu zen Latinoamerikan eta mundu mailan 4.000 milioi pertsonako audientzia metatua txapelketa eman zen 185 herrialdeen artean.
60. hamarkadararte ligaxkak jokatu ziren eta txapelketak Hego Amerikar Txapelketa izena izan zuen. 1975ean Europako Futbol Txapelketaren formatua hartu eta Amerika Kopa izena jaso zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen lehen urteetan futbola geroz eta ospetsuago egiten ari zen kirol bat zen britainiar jatorriko etorkin eta merkatariek Hegoamerikara eraman ondoren. Kontinente horretako selekzioen artean jokatu zen lehen txapelketa 1910ean izan zen, Argentinak Maiatzeko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko lehiaketa bat antolatu zuenean, lehiaketa horretara Uruguai eta Txileko selekzioak gonbidatu zituelarik.
Txapelketa honek, 1984an British Home Championship txapelketa desagertu ondoren munduko selekzioen arteko txapelketarik antzinakoena bihurtu zena, hasiera batean ez zuen erregulaziorik izan, hasiera batean urtero ospatuz, baina ondoren noiz behinka baino ez zen ospatu. 1986an, CONMEBOLek bertako kide ziren hamar selekzioek derrigorrez parte hartu beharreko txapelketa bat ezartzea erabaki zuen, egoitza finko batean ospatuko zena. Sistema hau Argentinan ospatutako 1987ko Amerika Kopatik erabiltzen da, txapelketaren egoitza CONMEBOLeko hamar herrialdeen artean txandakatua delarik, Venezuelan osatuz 2007ko Amerika Koparekin eta ziklo berri bat hasiz Argentinan 2011tik aurrera.
1993tik, txapelketak 12 selekzio partehartzaile ditu. Hamar CONMEBOL osatzen dutenak dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela. Hamar hauei gonbidatutako beste bi gehitzen zaizkie, lehentasuna Concacafekoak dutelarik, eta, noizbehinka, AFCkoek (Asiakoak) ere parte hartuz. Gonbidatuen artean arrakastarik handiena Mexikoko selekzioak izan du, bi aldiz bigarren eta beste hirutan hirugarren egin baitu.
2016an txapelketa jokatzea tokatzen ez zen arren, lehenengo ekitaldiaren mendeurrena ospatzeko antolatu zen. Lehenengo aldiz Hego Amerikatik kanpora jokatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere.
2020an hasita, txapelketa Europako Futbol Txapelketa jokatzen den aldi berean jokatuko da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Amerikar Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Egoitza | Irabazlea | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|---|
1975 | Hainbat | Peru | 0-1, 2-0, 1-0 | Kolonbia |
1979 | Hainbat | Paraguai | 3-0, 0-1, 0-0 | Txile |
1983 | Hainbat | Uruguai | 2-0, 1-1 | Brasil |
1987 | Argentina | Uruguai | 1 - 0 | Txile |
1989 | Brasil | Brasil | ligaxka | Uruguai |
1991 | Txile | Argentina | ligaxka | Brasil |
1993 | Ekuador | Argentina | 2 - 1 | Mexiko* |
1995 | Uruguai | Uruguai | 1-1 (pen:5-3) | Brasil |
1997 | Bolivia | Brasil | 3 - 1 | Bolivia |
1999 | Paraguai | Brasil | 3 - 0 | Uruguai |
2001 | Kolonbia | Kolonbia | 1 - 0 | Mexiko* |
2004 | Peru | Brasil | 2-2 (pen:4-2) | Argentina |
2007 | Venezuela | Brasil | 3 - 0 | Argentina |
2011 | Argentina | Uruguai | 3 - 0 | Paraguai |
2015 | Txile | Txile | 0-0 (pen:4-1) | Argentina |
2016 | AEB | Txile | 0-0 (pen:4-2) | Argentina |
2019 | Brasil | Brasil | 3-1 | Peru |
2021 | Brasil | Argentina | 1-0 | Brasil |
2024 | AEB |
- Talde gonbidatua
- (pen), penalti jaurtiketak.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Uruguai | 15 | 1916, 1917, 1920, 1923, 1924, 1926, 1935, 1942, 1956, 1959, 1967, 1983, 1987, 1995, 2011 |
Argentina | 15 | 1921, 1925, 1927, 1929, 1937, 1941, 1945, 1946, 1947, 1955, 1957, 1959, 1991, 1993, 2021 |
Brasil | 9 | 1919, 1922, 1949, 1989, 1997, 1999, 2004, 2007, 2019 |
Paraguai | 2 | 1953, 1979 |
Peru | 2 | 1939, 1975 |
Txile | 2 | 2015, 2016 |
Kolonbia | 1 | 2001 |
Bolivia | 1 | 1963 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)CONMEBOLen webgunea